XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta horren erakunde autonomoen zerbitzupean lan egiten duten lan-itunepeko langileen ordainsari-kopuru osoa ez da aldatuko 1992ko urtealdian ezarritakotik, baina dagokion bateango itunebidearen ondorioz zehatz dadin banaketa bakoitzari ezartzearen kaltetan izan gabe egingo da.

4.- 1993ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, alor publikoan ihardunean egon eta lan-legepekoak ez diren langileen ordainsariak osatzen dituzten kopuruak honako hauek izango dira:

a) Langile horien oinarrizko ordainsarientzat eta betetzen dituzten lanpostuei izendatutako osagarrientzat, bai finkoak eta bai aldizkakoak izan, ez da aldaketarik izango 1992ko urtealdirako ezarritakoei buruz.

Hala ere, ordainsari osagarri horiek egokitu egin ahal izango dira, lanpostu bakoitzari izendatutakoak lanpostu horren zailtasun berezi eta prestakuntza teknikoaren, dedikazioaren, erantzukizunaren, aginpidearen, azturaren, autonomiaren, arriskugarritasunaren edo nekagarritasunaren arabera egokiak izan daitezen, baita Euskal Funtzio Publikoari buruzko legeko 79. atalean ohartemandakoaz bat etor daitezen ere.

Guzti hori, halaber, euskal Administrazio publikoetako langileen homogeneizazio funtzionalaren eta laboralaren ondorioak bakoitzari ezartzearen kaltetan joan gabe.

b) Beste ordainsari osagarriek, batera hartuta, ez dute aldaketarik izango 1992ko urtealdiari dagokionez; baina berritu egin ahal izango dira egitarau bakoitzari izendatutako lagunen kopurua aldatzen bada, horretarako finkatutako helburuak zelako mailan lortu diren ikusita eta hori ezartzean bakoitzak lortutako emaitzen arabera, langileen ordezkariekin lor daitezen akordio edo ituneen ondoren.

5.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeari atxikitako funtzionarien oinarrizko soldatak 1993ko urtarrilaren 1ean eguneratuko dira, lege horretako 78. atalean jasotakoei egokituta, eta lege horretako 79. atalean ohartemandako kopuruei Jaurlaritzak egindako zehaztapenaren arabera.

6.- Alor publikoko lan-itunepeko langileen lansarien zenbateko osoak ezingo du inolako gehiketarik izan 1992koari dagokionari buruz; baina hori ez da eragozpen izango, lanaren antolaketa-sistemak edo lanbide-sailkapena aldatzeagatik edo produktibitatea gehitzeagatik izaiki edo erakunde bakoitzari ezarritako helburuak lortzen badituzte, hortik erator daitezenentzat.

Aurreko idazatian ohartemandakoak lansari osoaren gehienezko muga ezartzen du, baina horren banaketa eta bakoitzarentzako ezarpena bateango itunebidez baliatuz egingo da.

7.- Lehendakariaren, Lehendakariordeen, Sailburuen, goi-kargudunen eta parekideen 1993ko lansariek ez dute inolako aldaketarik izango 1992ko urtealdian ezarritakoei buruz.

Nolanahi ere, bermatuta utziko zaie, gutxienez, mailarik goreneko funtzionarientzat orokorrean ohartemandako soldatarik gorenekoen parekoak eta erantzukizun bereziagatiko osagarria jasoko dutela, ordainketen egitura errespetatuz dagozkien kategoriari eta mailari eustearen kaltetan joan gabe.